Hasiera
Merkataritzari zuzendutako “Komertzio Berdea” izeneko proiektuaren lehenengo edizioaren arrakasta ondoren, zeinean 134 saltoki egiaztatu ziren Bizkaiako 3
udaletan banatuta: Santurtzi, Balmaseda y Getxo. Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA/DFB) Lan saila, eta Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak (CECOBI), apustu egin dute berriz ere laguntza ekimen honegatik merkataritza espezializatuari, “Komertzio Berdea” proiektuaren bigarren edizioa garatzen, 410 plaza gehiago gordetzen, kasu onetan Bizkaiako 6 udaletan banatuta: Santurtzi, Balmaseda, Getxo, Sestao, Portugalete eta Leioa. Proiektuaren %100 Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuko du; eta Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Kontseilua (CECOBI) eta Energiaren Euskal Erakundea (EEE) laguntzaileak izango dira, proiektuari atxikitzen zaizkion komertzio guztientzat.
Globalizazioaren fenomenoak dakartzan eraldaketa sakonak ikusita, esan dezakegu gaur egun Aro-aldaketa bat bizi dugula, aldaketa-aro bat baino gehiago. Udalerriek ez dute aurretik edo modu zentralean ezarritako horizonterik; aitzitik, orain beren garapen propioaren kudeatzaileak izan behar dute.
Toki garapenak kontuan hartu behar ditu lurralde bakoitzaren barne errealitatea eta beraren inguruan agertzen diren joerak, ekonomia-, gizarte, eta hiri-garapenerako eredu iraunkor bat definitzera zuzendutako “Jarduera Estrategia” bat ezartzeko, bai biztanleriaren bizi-kalitatearen eta ongizatearen maila igotzeko eta bai, beste alde batetik, hirarentzako gaitasun lehiakorrak sortzeko, beraren aktibo eta baliabide endogenoen kudeaketa egokia abiapuntutzat hartuta. Toki garapenaren prozesu horretan, hiriko komertzioaren sektorea sustatzea estrategikotzat hartu behar da, bai BPGaren ehuneko oso garrantzitsua delako eta bai enplegua sortzeko ahalmen handia duelako.
Dena dela, banaketa komertzialaren formatuen artean azken urteotan gertatu den lehia oso gogorra izan da eta izaten jarraitzen du, eta lehia horretan hirietako txikizkako komertzioa da kalte gehien jaso duena, zeren merkatu-kuota galdu baitu, gero eta neurri handiagoan, zentro komertzial handien aldean.
Beste alde batetik, kontsumoaren hazkundea ez litzateke oso kezkagarria izango baldin eta hazkunde horren eta gure inguruneak pairatzen dituen ingurumen-inpaktu negatibo berrien arteko lotura estua ez balitz gero eta agerikoagoa izango. Ingurumen-inpaktu horietan elementu oso kezkagarriak sartzen dira, hala nola berotegi-efektuko gasen isuria, kutsagarri atmosferikoen isuria –adibidez: azidotzaileak eta ozono troposferikoaren aurrekariak-, hondakinen sorrera, ur-baliabideen kutsadura, lurzoruaren okupazioa, soinu-kutsadura eta baliabide ez-berriztagarrien agorpena.
Gai honi dagokionez, Munduko Meteorologia Erakundeak (OMM) 1988an sortutako Klima-aldaketari buruzko Adituen Gobernu arteko Taldeak (IPCC) eta Nazio Batuen Ingurumenerako Programak (PNUMA) aurreikusi dutenez, CO2ko isuriak bikoiztu egingo dira 2050erako.